MIKEL BARREIRO

Mikel Barreiro info

Mikel Barreiro Zabaleta, artixta fina.

IRRATI ESATARIA

Molotoff irratiko kidea urte askotan, Antiplastik izeneko musika saioa egin zuen 2004-2007 urte tartean. Musika estilo askotarikoak entzun zitezkeen bertan, baina nagusiki jamaikar erritmo zaharrak maite zituen Mikelek (ska, rocksteady eta early reggae).

Hona hemen bere irrati saio bat entzungai:

Gure Sound System saioan ere kolaborazioak egin zituen.

Mikel eta Daddy, beti gozatzen musikarekin :-)

ABESLARI

Gutxitan ausartzen bazen ere, abestea ere gustatzen zitzaion; reggae eta rap estiloetan, bereziki. Ahaztezinak dira Molotoff irratiko txosnan eskainitako saioak.

Selektah Sound Systemeko partaide ere izan zen, eta guk pozik. Web honetan zehar, saio horietako baten baten audioren bat entzuteko aukera dago.

Bere abesteko gogoaren adibide bezala, bakarlari bezala eta Daddy Jeffekin batera grabatutako kuña hauek entzun ditzazkegu.

Daddy Jeff-ekin eskuz esku egindakoa:

 

Mikel bakarlari bezala:

Sound System saioan sintonia bezala erabili genuen base erritmikoan ahotsak jarri zituen Mikelek, sintonia ahaztezina eginez.

 

 

MARRAZKILARI FINA

Aurpegi anitzeko artixta izan zen Mikel, baina guztien artean bereziki nabarmendu zen marrazkilari modura. Ez degu Euskal Herrian Mikel bezala margotzen zuen inor ezagutu.

Antolatzaile bezala egin genituen ekimen askotako kartelen irudiak bereak dira,

Irratiko karteletan erabilitako irudi asko eta baita irratiko logoaren bertsio berriaren marrazkia ere berak egin zuen.

 

Bereziki nabarmendu nahiko genuke 2002 urtean Txalaparta argitaletxearekin kaleratu genuen Bob Marley. liburuan ikusi daitezkeen irudien egilea Mikel izan zela. Web honetan liburuari eskainitako atalean ikusi daitezke irudi batzuk.

 

GERO ARTE, Mikel

2023 ko urrian sorpresaz utzi gintuenean, hitz hauek eskaini genizkion:

Marrazkilari bikaina, irrati esatari fina, artixta handia eta lagun bezala, are zoragarriagoa oraindik. Eskerrik asko urte hauetako ibilean lagun izanagatik, eta gure bizitzak aberasten laguntzeagatik. Oroimenean eta bihotzean izango zaitugu beti, Mikel. Zionen ikusiko dugu elkar...
Zuk abestu bezala: "Musika beltzaren legea nagusi den lurraldean, sartzen ari zara..."

MOLOTOFF IRRATIKO ETA SELEKTAH KOLEKTIBOAREN SOUND SYSTEMEKO ZURE LAGUNAK
Hernanin, 2023ko urriaren 26an 

Irratiko familia anitz eta aberatsa, Mikelen begiradapean :-)